Proiektuari buruzko informazioa

Mattin eta Kattalin ondare immateriala biziberritzeko proiektu bat da. Bertako gidoien oinarrian, bertzeak bertze, ahoz aho eta mendez mende transmititu diren hainbat kantu, jolas, formula, ipuin, asmakizun eta zirto daude, ondaretik jaso eta XXI. mendera ekarriak. Hori da hain zuzen proiektu honen balio erantsia, ez baitira asmatutako kantu edota ipuinak, gure herrietako adinekoei bildutakoak baizik.

Bilketa lan hori Nafarroako Unibertsitate Publikoak lehenbizi Euskokulturrekin eta ondotik Labrit Ondarearekin batera martxan jarri zuen, baina horren aurretik, hainbat udalek ere ahozko tradizioa biltzeko bekak esleitu zituzten ahozko tradizio hori guztia gal ez dadin.

Gidoiak egiteko erabili ditugun grabazio original gehienak Euskarabidearen Mediatekan aurki daitezke, gure egitasmoarekin lotuta dagoen Mattin eta Kattalin atalean. Horrez gain, kapituluak euskarazko azpitituluekin ikusten ahal dira hala nahi izanez gero. Era berean, bideo horien laburpenak eta piezen transkripzioak ere ikusteko aukera dago, euskara ikasten ari direnek edota irakasleek eskura izan ditzaten.

Ikus daitekeen moduan, webgunea etxeko txikienek erabiltzeko modukoa da, edozein euskarritatik aise manipulatzeko modukoa eta arrunt bisuala.

Eduki guztia cc-by-nc-nd lizentziapean banatua

Laburpenak eta piezen transkripzioak

1. denboraldia

Eguraldi txarrarekin etxean Deskargatu

Urriaren 31 da eta Gau Beltzerako mozorro eske sabaira joan dira Mattin eta Kattalin. Mozorroak probatzen dituzten bitartean, Gau Beltzaren jatorriaz hitz eginen dute, sorginen istorioak kontatu eta kantari ere ariko dira.

Sorgin eguna Deskargatu

Sofan Kattalin marrazten ari da eta aspertua dago. Mattin, berriz, liburu bat irakurtzen ari da. Kattalinek pare bat ipuin kontatuko dizkio Mattini eta gero bi jolasetan ariko dira: sorgin zataka eta sorgin hizkera. Zugarramurdiko sorginen kanta ere kantatuko dute eta bertze hainbat formula, aho korapilo eta esaera zahar erabiliko dituzte.

Kattalin kattalingorria Deskargatu

Kattalin eta Mattin mendian atseden hartzen ari dira kantuan. Katalingorria ikustean, Kattalinek katalingorriaren formula erran eta hegaka hasiko da. Horren ondotik, Kattalinek katalingorri maskara paratuko du eta merienda prestatzen duten bitartean asmakizunekin jolasean eta kontu-kontari ariko dira.

Arratsalde pasa parkean Deskargatu

Mattin eta Kattalin parkera joan dira arratsalde pasa. Ipuin bat, asmakizun bat eta zenbait jolasekin ederki pasatuko dute.

Zenbakiekin jolasean Deskargatu

Mattin eta Kattalin egongelan daude. Dena hankaz gora dago eta Kattalinek ez dituenez etxerako lanak egin nahi, ipuinak kontatzen eta kantari egongela txukun-txukun utziko dute.

2. denboraldia

Ikusi-mikusi Deskargatu

Mattin eta Kattalin egongelan daude eta Mattinek hainbat magia truko eginen dizkio Kattalini. Ondoren, Ikusi-mikusin jolastuko dira.

Zenbakiekin jolasean Deskargatu

Mattin eta Kattalin ganbaran kontu kontari eta kantuan ari dira. Bi kantu, bi ipuin eta asmakizun luze eta xelebre batekin ederki pasatuko dute goiza.

San joan bezpera Deskargatu

San Joan bezpera egunean, plazan eserita daude, sua egiteko eta saltatzeko prest. Mattinek sua saltatzean zer hitz erran behar diren ikasiko du eta, ondotik, suaren brasak aprobetxatuz, afaria prestatu eta ipuin eder bat kontatuko dio Kattalinek. Bitartean, betiko moduan, haien gorabeherak izanen dituzte.

Anitz urtez Deskargatu

Mattin eta Kattalin sukaldean gosaltzen ari dira eguraldi txarra egiten duen egun batean. Kattalinen urtebetze eguna da eta Mattini ahaztu zaio. Ondotik, bizkotxo bat prestatuko dute eta bitartean bi txiste kontatuko dituzte.

Gaztaina biltzen Deskargatu

Mattin eta Kattalin mendira joan dira gaztaina biltzera. Mattinek gaztainen inguruko hainbat kontu ikasiko ditu Kattalinekin eta atseden hartzen duten bitartean, pare bat asmakizun eta memoria kantu batekin ederki pasatuko dute.

Gu ere dantzari Deskargatu

Mattin eta Kattalin herriko plazan daude besta egun batean eta kantatzen duten bitartean dantzan ariko dira.

Ortzadarra Deskargatu

Mattin eta Kattalin egongelan marrazten ari dira kantatzen eta kontu kontari, elkar zirikatzen. Koloreei eta ortzadarrari buruzko hainbat bitxikeria azaldu eta gero, ipuin bat kontatuko dute.

3. denboraldia

Horra! Horra! Deskargatu

Mattin eta Kattalin logelan baserritarrez jantzita daude. Eguberri bezpera da eta Olentzero ikusteko zain dauden bitartean, Eguberrietako kantu eta kontuak izanen dituzte hizpide. Horrez gain, bertzelako asmakizun eta jolasetan ariko dira denbora pasa.

Gau Beltza Deskargatu

Urriaren 31 da eta Gau Beltzerako mozorro eske sabaira joan dira Mattin eta Kattalin. Mozorroak probatzen dituzten bitartean, Gau Beltzaren jatorriaz hitz eginen dute, sorginen istorioak kontatu eta kantari ere ariko dira.

Gora San Fermin! Deskargatu

Mattin eta Kattalin sanferminetara joan dira. Egun polita pasatu dute kantuan, jolasean…

Hondartzako bidean Deskargatu

Mattin eta Kattalin autoan daude, hondartzako bidean. Kattalin aspertua dago eta Mattin saiatuko da Kattalin lasaitzen kantuen bidez, hainbat modutan kantatzen: gero eta ozenago, gero eta azkarrago…

Pasatu gabon Deskargatu

Iluntzean Mattin eta Kattalin logelara joan dira eta ohatzean daude jolasean eta kontu kontari. Mattin logale da, baina Kattalin ez eta lasaitzeko Mattinek ipuin bat kontatuko dio. Lokartzen ez denez, lo kantu batekin lortuko du Kattalin lokartzea.

Film bat ikusiko dugu? Deskargatu

Mattin etxean gelditu da eta Kattalin etortzean sofan jarri eta film bat ikusteko asmoa dute. Kattalinen esperoan dagoen bitartean ipuin berezi bat kontatuko du Mattinek, elkarrizketak musikatuak baitira. Ondotik, Kattalin etortzean, krispetak prestatuko dituzte, jolasean ariko dira (txotxetan eta asmakizunekin) eta telebista ikusiko dute.

Katua falta, sagua kanta Deskargatu

Mattin mandatuak egitera joan dela aprobetxatuz, Kattalin etxean gelditu da, nahi duena egiten. Azkenean, aspertu eta Mattini deituko dio, etxera lehenbailehen itzul dadin. Mattin nekatua dagoenez, sofan etzan eta mugikorreko aplikazioekin jostetan ariko dira.

Irisgarritasuna Legezko oharra